XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzuna

Esaidazu, arren,
ahalik lasterren!
.

Mundu honetako azokan saltzen naute errez,
ez naiz ni zeredozer merke
eta bilaukeriak egiten nau erre.

Izan ere,
ez naiz ez jaun ez jabe,
ezta maizter ere.
Ez dut behar errege,
berdintasuna nahi nuke lege
.

Justiziaren hazia ez da berria,
baina ez du emanen garia historiaren harian.
Egia sortzen da dorpe
ondoan honenbeste dorre traidore
.

Esaidazu, faborez,
non dagoen pakearen lore,
dignitatearen zelaietako brioleten more;
zein den gezurraren kolore,
zeri eman behar ez diodan amore
.